
The Danish Girl
- Tom Hooper -
- THE DANISH GIRL -
Ikusi gabe nuen pelikula honek oso ondo islatzen du pertsona trans* batek dituen sentimendu ezberdinak. Ordenagailuko pantailatik Lilik sentitutakoa zeharka nire gelako giroa sortu zuen; haren ulertezintasuna, sentsibilitatea, beldurra, tristura, amorrua, isolamendua...
Sentimendu guzti horiek gizarteak eragindak sortutakoak dira, hain zuzen ere gizarteak egindado errefusak eraginda. Pelikula honetan agertzen diren eszenak 30. hamarkadakoak dira eta garai horretan pertsonen pentsaera itxia erakusten digu. Oso adierazgarriak iruditu zitzaizkidan honetan agertutako esaldi edota hitz batzuk: " Buscaremos una cura para aquello que le ocurre "; " Es un demente ", " Tratamiento por perversión "; " Esquizofrénico ". Esaldi hauek garai horretako medikuen pentsaera islatzen dute, trans* izatearen era gaixotasun bat delarik hartzen, eta ez bizitzeko era bat baizik. Ez zuten inolako enpatiarik adierazten, ez zuten inolako denbora hartzen pertsona hori ezagutzeko eta honen beharrak asetzeko, baizik eta soilik sendakuntza baten bila aritzen ziren. Zorionez urteak pasa ahala pentsaera hori aurreratzen joan da, eta geroz eta gizakiago bihurtzen joan da jendea, pertsonei garrantzi handiagoa emanez.
Pelikularen beste eszena batean Lilik Einar hiltzeko desioak izaten ditu, ez baita pertsona horrekin identifikatzen. Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zait Gerdak egindako papera, Liliren sostengu garrantzitsuena bihurtu baitzen. Lilik zortea izan zuen, baina gaur egun aldiz trans* pertsona askok ez dute horrelakorik aurkitzen eta ondorioz askok suizidiora abiatzen dira, aske izateko irtenbide bakarra hori dela pentsatuz. Horrela baieztatzen ditu National Center for Transgender Equality-ko datuak, non 2011. urtean trans* taldearen %41ak bere buru-hilketa aurrera eramateko saiakuntza egin zutela adierazten du.
Beraz, egoera horri aurre egiteko familien sostengua ezinbestekoa dela iruditzen zait. Hauek orokorrean gertuko pertsonak izaten dira eta hauen sostengurik gabe trans* pertsona horiek abailduta gera daiteke nire ustetan. Hori dela eta, eskoletan gai honi buruzko lanketak aurrera eramatea derrigorrezkoa dela pentsatzen dut. Pertsona askok ez talde hau gertutik ezagutzen eta ez dituzte hortaz hauen sentimenduak ulertzen. Pertsonak gizartean dagoen aniztasuna onartuz eta inklusibotasuna landuz, aurreko lerroetan adierazitako berri txarak saihestuko genituzke.
Laburbilduz, berriro ere aniztasuna eta inklusioa gizartearen erdigunean topatzen dugu, bertan aurkitu daitezkeen milaka egoera ezberdinekin. Beraz, hau baliatuz, bakoitzaren alderik onena kanpora dezagun nork bere harri-koskorra ekarriz.
Paloma Rueda García (2020)