The Danish Girl
"Soy completamente yo"

Lili Elbe film autobiografiko honen protagonista da. Lili betidanik beste gorputz baten barruan harrapatuta sentitu da, eta, beraz, sexua aldatzeko ebakuntza egitea erabakitzen du. Erabaki hori bere bizitzaren erabakirik garrantzitsuena da eta horri esker, lehen emakume transgeneroan bilakatzen da.
Orduz geroztik, gero eta jende gehiago trans kolektiboarekin identifikatuta sentitzen da.
Onartuta al dago Trans kolektiboa gure gizartean?
"The Danish Girl" film biografiko bat da, Lili Elbe margolari daniarraren benetako historia kontatzen duena. Lili, sexua berriz esleitzeko ebakuntza egiten duen lehen emakume transgeneroa da.
Istorioa 1920ko hamarkadan kokatzen da Kopenhagen, Gerda Wegener erretratugileak bere senarrari margotzen ari den pintura batentzako une batean jartzeko eskatzen dionean. Emakume-irudi gisa posatzeak agerian uzten du Einar emakumetzat identifikatzea, Lili Elbe izenekoa. Horrek, Einar atzean uzteko progresioa martxan jartzen du.
Pixkanaka, Liliren erretratuak Parisko merkatari askoren arreta erakarri eta ospetsuak egiten dira. Bertan, haren haurtzarako lagun baten laguntzarekin batera, eraldaketa prozesua aurrera eramaten hasten da. Horretarako, laguntza psikologikoaren bila joaten dira; izan ere, luzaroan, Lili bere identitate maskulinoarekin borrokan egon da.
Handik denbora batera, Warnekros doktoreari bisita egitea gomendatzen die Hansek. Doktoreak, Liliri irtenbide berritzaile eta polemiko bat proposatzen dio: sexua berriz esleitzeko ebakuntza egitea. Hala ere, oso ebakuntza arriskutsua dela ohartarazten dio, ez baita lehenago saiatu.
Azkenean, Lilik ebakuntza egitea eta haren mende jartzea erabakitzen du. Horretarako, Alemaniara bidaiatzen du ebakuntza egiteko asmoz. Ebakuntza egin ondoren, zenbait arazo agertzen hasten dira eta Lili hil egiten da.
Oro har, filmeko gaia oso interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait gaur egungo gizartean, non gero eta pertsona gehiago trans kolektiboarekin identifikatzen diren. Nahiz eta gaia ezagunagoa izan, oraindik ere erantzun negatibo asko existitzen dira; hala nola, diskriminazioa, transfobia... Hala ere, sinestezina da kolektibo horrek izan duen bilakaera ikustea.
Haatik, oso zaila egiten zait beraien azalean jartzea; hau da, zure gorputzaren eta gogoaren kontra borroka konstante batean egotea. Egoera honek izugarrizko mina eragin dakizuke. Ildo honetatik, ezin dut imajinatu une oro egoera honetan egotea zein gogorra eta zaila izan behar duen; hau da, zure genero-identitatearekin borrokan egotea, zure gorputza ez baitdator bat benetan sentitzen duzunarekin. Izan ere, inork ezin du hautatu nola jaio, sexua biologikoa baita. Zenbaitek arazo psikologikoa dela onartzen duten arren, gaur egun ez dago ezer frogatuta.
Filmera itzuliz, filmaren une gogokoenetariko bat hauxe da: azkenean, Gerda eta Hans Danimarkara itzultzen direnean, eta Lilik margotutako zuhaitzen parean jartzen direnean, haizeak Gerdak Liliri oparitutako zapia eramaten duenean, eta airean dantzan geratzen denean. Une horretan, Lili guztiz aske da.
Filma guztian aipagarria den beste elementu bat, Liliren inguruko pertsona guztien onarpena da, ez baita erraza egoera honetan aurkitzen den pertsona batek bere inguruko jendearengan jarrera hau ikustea. Baina ez hori bakarrik, baizik eta gainera, ez dute Liliren erabakia inoiz epaitzen honi konfidantza handiagoa emanez. Halako jarrerak izatea, pertsona hauentzako oso lagungarriak izan daitezke, ez baita erraza gustura ez zauden eta harrapatuta sentitzen zaren gorputz batean egotea.
Hortaz, eta hau guztia kontuan izanda, ezinbestekoa iruditzen zait gai hauei buruzko jakintasun minimoak izatea, eta nire ustez, eskolan lanketa bat egitea ondo egongo legoke, askotan adin txikikoengan ematen baitira.
Bukatzeko, filmatik hartutako esaldi bat aipatzea gustatuko litzaidake, esaldi honetan trans kolektiboko kide askoren amets nagusia islatzen baita.
"Anoche tuve el sueño más hermoso. Soñé que era una bebé en los brazos de mi madre. Ella me miraba y me llamaba Lili."
Lydia Pinilla Vázquez.
