The Danish Girl
Maria Plazabona Lopetegui
1920ko hamarkadan, Kopenagen, Gerda erretratugileak bere senarrari, Einar artista paisajista ospetsuari, momentu bat eskatu zion, berandu iristen zen modelo bat ordezteko, bertan lanean ari zen pintura bat amaitzeko. Momentu horretan, Einar emakume bezala identifikitzen da, baina gizon baten gorputzean sartuta eta Lili Elbe izena jartzen dio.
Bere identitate maskulinoarekiko borroka Lilirentzat jasanezina bihurtzen denean, hau laguntza psikologikoaren bila hasten da, baina ez du emaitzarik lortzen, eta ia ospitale psikiatriko batean amaitzen du. Mediku bat ezagutzen dute zein sexua berresleitzeko ebakuntza egitea proposatzen die.
Sendagileak ohartarazten die oso ebakuntza arriskutsua dela, aurretik inoiz saiatu ez dena, eta Lili izango litzatekela lehenetariko bat. Lilik berehala onartzen du, eta handik gutxira Alemaniara bidaiatzen du ebakuntza hasteko. Zoritxarrez, Lili handik gutxira hil egiten da, ebakuntzak eragindako zailtasunen ondorioz.
Pelikulan zehar argi ikusten da zer nolako zailtasunak eta oztopoak izaten dituen protagonistak sexu aldaketa egiteko. Berak ere ez dauka oso argi emakumezkoa edo gizonezkoa den eta horri gehituta beldur da gainontzekoek zer pentsatzen dutenaz. Uste dut lehenengo urratsa, norbera, seguru eta argi edukitzea zer den edo zer izan nahi duen eta hori behin argi edukita gainontzekoei helaraztea izango litzateke. Pelikulako atal batean argi ikusten da nola bi gizonek jipoitzen duten galdetzean, zer den neska ala mutila, eta hori oso adibide garbia da gaur egungo egunerokotasunean gertatzen diren antzeko egoerena, izan ere, askotan gertatzen dira eta ez gara guztiz konszienteak izaten zer nolako ondorioak eduki ditzaketen.
Haurrei dagokionez, askotan txikiak direnean ez daukate oso argi ezta beraiek ere zer diren, eta behin beraien buruak onartu eta gero, familiari helarazteko momentua dator, askotan momenturik zailena, izan ere, gehienek ez dakite nola esan ezta zein momentutan ere. Horrez gain, ebakuntza egitearen erabakia ere oso zaila izaten da, pelikulan agertzen den bezala, ondorio txar asko ditu eta horien ondorioz bizitza arriskuan jarri daiteke. Momentu horiez gain, eskolan bizi dituzten egoerak ere aipatzekoak dira, zeren eta askotan ez gara ohartzen pertsona hauek pasa behar duten prozesu guztiaz, bai fisikoki baita psikologikoki ere. Ingurukoek nola tratatzen dituzten ere oso garrantzitsua da, izan ere, trataera horiek positiboak izaten badira, pertsona horien ibilbidea eeraztu egingo dute eta negatiboak badira, berriz, prozesu guztia zaildu egingo diete.