The Danish Girl

 Tom Hooper

La chica danesa

Hasteko, esan behar dut oso pelikula indartsua eta oso mezu potentea duen pelikula iruditu zaidala. Pelikula hau Gerda eta Einar bikote margolari eta heterosexual baten historia kontatzen hasten da. Artea beraien bizitzan oso presente dago eta bizitza "perfektu" bat dute. Pelikularen norabidea aldatzen duen eszena bat dagoela iruditu zait. Eszena hori Gerdak bere gizona den Einarri "emakumeen zapatak" eta mediak janzteko eskatzen dionenean gertatzen da. Momentu horretan Einarrek barruan izan duen sentimendua loratu egiten dela dirudi.

Pelikula aurrera joan ahala oso indartsua iruditu zaidan eszena bat agertu da. Gerda Einarrekin harreman sexualak izatera doan momentuan gertatzen da hori. Gerdak bere bikotea denari arropak kentzen hasten den momentuan azpitik bere kamisoia zuela konturatzen da baina ezer esan gabe jarraitzen du, detaile horri garrantzirik eman gabe. Egunak aurrera joan ahala Gerdak ez du bere gizonarekiko jarrera aldatzen. Batera janzten dira soineko, zapata eta ile ordekoekin ... batera margotzen dira ...

Baina pelikula aurrea joan ahala eta Einaren emakume izateko nahia benetakoa zela ikusita egoerak gainezka egiten dio Gardari eta ezin ulertu gelditzen da. Hau horrela izanik eta Gerdaren jarrera ikusita Einarri bere bizitza osoan izan duen sostengurik handiena desagertzen zaio, Garda.

Egoera honetan eta Einarrek esperimentatzen dituen minak direla eta mediku batzuengana jotzen dute. Baina medikuak ez dute Einar ulertzen eta egoera horri soluzio bat jartzen saiatzen dira, bera ulertu eta prozesu horretan lagundu beharrean. Panorama honekin Einar oso bakarrik sentitzen da, ez ulertuta eta psikologikoki horrek berarengan eragin handia sortzen duela uste dut.

Gardak, bere lana dela eta Parisera bidaiatu behar du. Parisen Einar desagertu egiten da eta lehen aldizka agertze zen Lili guztiz loratzen da. Egoera horretan Garda galduta sentitzen da bere bikotea ulertu nahi du baina askotan nahi izan arren ez du posible. Horregatik, Einarrek, desesperatuta, mediku ezberdinengana jotzen du. Baina zein da arazoa? Denak esaten diote, buruko gaixoa dela, erotuta dagoela, homosexuala dela ... baina ez diote ordea berak behar duena esaten ezta bere sentimenduak ulertzen ere. Saiakera askoren ondoren, orain dela denbora bat beraien lagun batek gomendatutako mediku batekin gelditzen dira eta honek lehengo aldiz ulertzen du Einar. Mediku honek gizoneko gorputzean harrapatutako emakumea dela esaten dio eta berak operatuz guztiz emakume bihurtu dezakeela. Eszena horretan Liliren aurpegian orain arte ikusi ez den zerbait ikusten da esperantza. Bere bizitzan lehen aldiz sentitzen da ulertua eta mediku batengandik onartua. Berak benetan nahi zuen nahia egi bihurtu daitekeela ikusita aurrera jarraitzea erabakitzen du. Lehengo operazioren ostean Danimarkara bueltatzen dira eta handik gutxira Lili berriz bueltatzen da Dresdenera bigarren operazioa egin eta prozesu honekin bukatzera. Operazio honek zituen arriskuak zirela eta, odol asko galtzen du Lilik eta Garda Danimarkatik bueltatu eta gutxira hiltzen da.

Pelikularen bukaeran esaten duen esaldia ere oso indartsua iruditu zait. Lili mundura etorri nahi zuen bezala joan zen mundutik, bere ametsa errealitate egin da, emakume bihurtutik.

Ziren garaiak izanik transgenero hitza ez da pelikulan behin ere entzuten, garai horretan beste gauza asko bezala dena buruko gaixotasuntzat jotzen zen. Pelikulan oso polita eta asko hunkitu nauen zerbait Gardaren indarra izan da, egoerak momentu batean gainditu arren beti egon da Liliren ondoan, beti saiatu da ulertzen eta bere ametsa egi bihurtzeko bidean lagundu du hau epaitu gabe. Gaur egun egoera pixka bat aldatu arren asko aldatu ez dela uste dut. Pertsona hauek gizartearengandik baztertuak izaten dira, palizak jasotzen dituzte, "pasako zaio" esaten da. Pertsona hauek jasaten dutena oso handia da, psikologikoki prozesu horrek asko ukitzen du pertsona eta gizarteak ez du batere laguntzen prozesu hori errazten. Transgenero hitza askotan gizartean hitz tabu bat izaten jarraitzen duela iruditzen zait. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua irakasleek eta familiak duten papera, uste dut, baliabide egokiak erabiliz noski, haurrei txikitatik azaldu behar zaien zerbait dela, noizbait beraiek edo beste norbait horrelako egoera batean aurkituta bakarrik ez daudela jakinarazteko. 

Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar