Tabakalera
Aniztasuna kontzeptuarekin lehenengo gerturaketa
Tabakalerarekin batera "ekitaldi" bat prestatu genuen 4 saioetan, bi bertan izanda eta beste bi, hemen, gure fakultatean.
Ekitaldi honen oinarria, aniztasuna eta artea ziren. Autore ezberdinen obrak ikusi ondoren (Filipa Cesar, Madrassa Collective, etab.), hauek zer pizten ziguten aztertu, eta gure "narratiba digitala" propioa sortu behar izan genuen. Gai anitzak izan genituen aukeratzeko, baina guztiak aniztasuna modu batean edo bestean ukitu behar zuten.
Gai hauek eskuratzeko, gure txikitako argazkiak taldeka aurkeztu genituen, eta hauetan agertzen ziren gaiak aztertu eta partekatu genituen, atera ziren gai orokorrak familia, eskola eta lagunak, besteak beste.
Behin gai bat aukeraturik genuela, ediziorik gabeko bi minutuko bideo bat sortu behar izan genuen gai hori gure ikaskideei aurkezteko.
Gure ustez, hasieran galduta geundela sentitu ginen, Tabakaleran ikusi genituen gaiak edota erakusketak ez genituen moduloko lanarekin zerikusi handirik zutela ikusten. Berez, artearekin lotura zuzena zuela ikusten genuen, baina aniztasunarekiko erlaziorik, ordea, ez.
Horrez gain, iruditu zitzaigun bideoa sortzeko momentua iritsi zenean, modu oso irekian utzi zigutela eta ez genekiela oso ondo nondik hasi, denbora aldetik talde batzuk ere larri ibili ziren.
Arteari begira, uste dugu eraginkorra eta baliogarria izan daitekeela aniztasuna lantzeko, hala nola, irien bidez, eskulturen bidez, margolanen bidez, musikaren bidez, dantzaren bidez...
Hortaz, hasieran galduta egon arren, gure lanerako erabilgarria suertatu dakiguke.