Pausoka

1998-ko legearekin alderaketa

  Otsailak 18an Hernaniko ikastola batetik etorritako Maitederren bisita izan genuen unibertsitatean, Pausokako Elkartearen kide, irakasle eta zuzendaria izanik hitzaldi bat ematera etorri zena. Pausoka Elkarteak behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da, eta horregatik horretan dago sartuta Maiteder, bere semea Aimar garun paralisia duelako.

     Honek zerikusia du 1998an Heziketa Premia Berezien inguruko legearekin. Hau bi txostenek osatzen dute. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzarenak (Euskal Herri mailan) zeinek eskola muin bakarra eta integratzailea zehazten duen eta bestetik Warnock txostena (Europa mailakoa). Bertan irakasteko modu bat zehazten da, integratzailea eta inklusiboa. Pausokako hitzaldia lege honekin oso lotuta zegoen, Aimarrek Heziketa Premia Bereziak ditu. Beraz, hitzaldian zehar lege honek aipatutako hainbat puntu islatuta ikusi ditugu.

     Lege honek sarrera gisa hainbat ezaugarri adierazten ditu:

  • Aldaketa kontzeptuala eta kualitatiboa beharrezkoak dira. Hau da, haurra eskolan sartzea, hezkuntza kalitatea hobetzea eta haurrak eskola zer egin behar duen zehaztea.
  • 3 printzipio zehazten ditu:
    1. Indibidualizazioa, hau da, pertsona eta bere beharrak ulertzea.
    2. Sektorizazioa, non irakasleek ikasleak sektoretan ikusteko gai diren. Hau da, ikasleak taldekatzeko gai dira.
    3. Normalizazioa: inklusioa eta eskubideen betetzea zihurtatzea, eskolan egoteko eskubidea adibidez.
  • Eduki hauek biltzen ditu:

  1. Marko orokorra
  2. Nola eta zer egin behar da
  3. Nola aplikatu haurrei eta nola ebaluatu
  4. Hizkuntzaren atzerapenak (kulturala)
  5. Goi-mailako gaitasunak


     Aimarren errealitatea guri helarazteko eta bere esperientzia kontatzeko asmoarekin etorri zen bisitan, gaiarekiko genuen ikuspuntua guztiz aldatuz eta errealitatea ezagutuz. Ekitaldian Aimarren ibilbidea kontatu zigun, txikitan eskolaratze prozesua hasi zuenetik gaur egun arte. Bertan, aurkitutako oztopo, beldur, sentimendu eta emozioak azalarazi zizkigun eta horrek hitzaldia asko aberastu zuela uste dugu.

     Aimarren ibilbide akademikoari hasiera emateko, zailtasun handiak eduki zuen bere familiak. Hasiera batean eskolarizatzeko arazo asko izan zituzten, bi eskolatan ezezkoa eman zioten. Lehenengo eskolan arrazoi gabe eman zioten ezezkoa, hau 1998. urteko legearen kontra dijoa. Bigarren eskolan berriz, ratioekin zegoen arazoa, dakigun bezala ratioak ere lege baten bidez zehazten dira eta lege honen kontra joatea ezinezkoa da. Ibilbide luzea egin eta gero eta asko borrokatuta lortu zuten eskola batean Aimar onartzea. Hasieran baliabideak eduki ez arren Aimar onartu zuten eta hau eginik 1998. urteko legeak zehazten zituen ezaugarri guztiak errespetatzen zituzten.

     Hitzaldi honetan konturatu ginen irakaslearen begirada oso garrantzitsua zela eta HBLP diagnostikoa egoki interpretatzea eta egoki esku-hartzea klabea dela haurren honen garapen integralean. Esan beharra dago, askotan, hezkuntza ez dagoela prest haur hauen egoerari aurre egiteko. Berak esan bezala egoera hauei aurre egoteko baliabideak izatea oso garrantzitsuak dira, eta hauek egoki gestionatu behar dira. Gainera elkarlana ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta haur hauen kasuan are eta gehiago. 1998. urteko legeak irakasleei HLPB dituzten haurrei erantzuterako orduan hainbat gauza eskatzen dizkie: eskolako normalizazioa eta integrazioa, jatorri ezberdina dutenen hezkuntza-konpentsazioa, parte hartzea, eta azkenik erakundeen arteko lankidetza.

     Lehenago aipatutako irakasleei buruzko ezaugarri horiek Maitederrek bizi izan ahal zituen. Aimarren eskolatze prozesua hasi zenetik, lehen hezkuntzan hain zuzen ere, hainbat kurtso igaro zituen Izartxo eskolan. Eskola honetan izugarrizko hobekuntza izan zuen irakasleak lagunduta. Hau izan zen Aimarren ongizatearen klabea familiarekin zegoen koordinazioarekin batera. Maitederrek kontatzen zuen bezala, irakasleen jarrera izan zen familiari gehien lagundu ziona, bai afektiboki eta bai psikologikoki ere.

     Berak zioen bezala eskola ere haurren beharretara egokitu beharko litzateke baina hemen gauza asko sartzen dira jokoan, denbora, dirua eta abar. Beraz, zaila da. Aimarrek eskola arruntean urte batzuk igaro zituen baina azkenean eskolak gurasoen beharrei erantzun ezinik ASPACEra eramatea erabaki zuten. ASPACE garun paralisia duten pertsonen gipuzkoako elkartea da. Elkarte honek hainbat zerbitzu eskaintze itu (etxebizitza, igerilekua, fisioa...) zerbitzu horien artean gela egonkorrak aurki ditzakegu. Gela hauetan arreta espezializatua eskaintzen zaie garun paralasia duten haurrei. Hau zentru oso ona izan arren eskolak betetzen dituen funtzio guztiak ez ditu betetzen beraz ahal den neurrian eta baliabide egokiak izan da egokiago eta inklusiboa ikusten dugu eskola arrunt batean egotea. Horrek egoera normalizatzen baitu eta hau funtsezko zerbait iruditzen zaigu. Hala ere, kontuan eduki behar dugu, zeintzuk diren ditugun balidabideak, eta hauen mugak ezagutu behar ditugu, hortaz, gauzak ezin diren beti guk nahi dugun adina edo erritmoan mugitu, eta kasu honetan eskolak dituen mugak ere ulertu behar dira.

Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar