Ainhoa de Juan Goikoetxea
Irakasle izateko etengabeko formakuntza ezinbestekoa da.
Hitzaldi honen helburua IKT-ko erabilera eskoletan zeintzuk ziren azaltzea zuen helburu, edo hori uste genuen gu behintzat.
Ainhoak bere ikasketen ibilbidea kontatu zigun. Zer ikasi nahi zuen, nola, zergatik, zer nolako aukerak izan zituen, eta abar. Horrek pentsatzera bultzatu gintuen: prestatuak ateratzen gara unibertsitatetik irakasleak izateko? Ikasketa hauek gure etorkizunerako lanbidea aurkitzeko laguntzen digu? Ainhoaren ustez ez, eta guk bat gatoz berarekin.
Irakasleak izateko etengabeko formakuntzan egon behar gara, gustatzen zaiguna ezagutuz eta gai ezberdinak arakatuz. Modu honetan balio anitzeko nortasuna sortuz eta hau gure bizitzara eramanez hori garrantzitsuena izanik.
Horrez gain, IKT-ko erabilera eskoletan bideo batean laburbildu zigun. Honetan teknologiaren eboluzioa agertzen zen, ordenagailuak eskoletan ezartzen hasi zirenetik, gaur egungo teknologia 2.0.-ra iritsi arte. Gure aburuz teknologia ezberdinak eskoletan ezartzea onurak ekarri ditzake, baina dena bere neurrira. Gure egunerokotasunean teknologiaz inguratutak gaude, eta hortaz eskolak gizartean agertzen diren nahia berriei moldatzeko gai izan behar direla uste dugu. Horrez gain, teknologia hauek ikuspuntu ezberdineko informazioa bilakatzen dute, eta hauek modu egoki batean erabiliz gero, oso aberasgarriak izan daitezkela iruditzen zaigu.