Kike Amonarriz

Euskara gehiago baloratu behar da.

     Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. 2019ko irailean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu zuten. Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da. Azkenaldian tribuaren berbak telebista programa dela eta egin da ezaguna.

     Kike gurera etorri zen euskararen egoera azaltzera. Azaldu zuen guztitik gehien arritu gintuena hizkuntza egemonikoen eskalan ondorioztatu zuena izan zen. Munduko hizkuntza guztiak 0-10 ordenatzen baditugu euskara 10. postuan egongo litzake. Beste ideia interesgarri bat atxikimendu soziala dagoenean hizkuntzak aurrera egin dezakela da. Euskararekin hau gertatzen dela uste dugu, gure herriaren nortasunaren zati handi bat da; beraz, nolabait hizkuntza honekiko atxikimendua dagoela uste dugu. Askotan euskara eskolara mugatzen da eta hau arazo bat da gure aburuz. Gainera, gure ustetan esparru gehiagotara zabaldu beharko litzateke hizkuntza honen erabilera. Denok dakigu euskara hizkuntza gutxitutzat hartzen dela, horren arrazoietako bat duena baino garrantzia gutxiago ematen diogula da.

  Bukatzeko berak planteatutako galdera bat erantzutea pentsatu dugu. Zein da ikasketa-prozesuaren helburua? Euskara irakastea ala euskaldun aktiboak sortzea? Taldekideak bildu eta ideiak partekatuta ondorio honetara iritsi gara: Gaur egun ikasketa-prozesuaren helburua euskara irakastea da baina uste dugu benetan izan beharko lukeen helburua euskaldun aktiboak sortzea izan beharko zela.

Bideo hau ikustera animatzen zaituztegu!

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/bideoak/osoa/1747932/bideoa-euskara-munduan-hiztun-gehien-duen-hizkuntzen-10ean-dago/

Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar