Ipuinen tailerra

Aniztasuna lantzeko moduak eta aukerak

Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira

     Taldekideak, orokorrean, aurrezagutzak genituen aniztasunaren inguruan; bizipenak, ikasketak, esperientziak... Hortaz, landutako liburuak ez digute ideia horiek zabaltzeko baliagarriegi izan. Gauza batzuk baliagarriak egin zaizkigu nahiz eta orokorrean ideia horiek guregan garatuta zeuden. Adibidez, beste ipuin eta material batzuk ezagutzen ditugu aniztasuna lantzeko, berriagoak direnak, gaur egungo egoerari egokituago daudenak, eta gure ustez landu ez diren gai asko ukitzen dituztenak, hala nola, Munstro Arrosa, Koloretako Munstroa, Urdin Txiki eta Hori Txiki, Zein Koloretakoa da MUSU Bat, Lau eskinatxogatik...

   Bestalde, iruditzen zaigu, Haur Hezkuntzan aniztasunaren terminoa lantzea zaila egiten dela batzuetan. Oso termino abstraktua denez haurrei askotan zaila egiten zaie hau ulertzea. Horregatik, ipuinak, dinamikak, antzezlanak... egitea baliagarria iruditzen zaigu. Ipuin hauetako batzuk, gehien bat, Gissella eta Txori Horiak aniztasunaren inguruko ikuspegi egoki bat ematen dute ez dituztelako etiketak erabiltzen. Bestalde, Bidai Luzea ulertzeko eta asimilatzeko zaila iruditzen zaigu 6 urte baino gutxiago duten haurrentzat. Gainera, Niña Bonita-ren mezua ez zaigu aproposa iruditzen, zaharkituta egoteaz aparte, gaia modo desegokian lantzen baituelako, eta estereotipoak hautsi beharrean indartu baino ez dituelako egiten. Aniztasuna gelan lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, gaur egun gizarte oso anitz batean bizi garelako eta txikitatik ideia hori landu eta kontuan izatea ezinbestekoa da. 

  Beraz, liburu hauek orokorrean oinarrizko ideiak lantzeko baliagarriak dira, baina lanketa sakonago bat egiteko beste material mota batzuk erabiliko genituzke Guri, eskolan aniztasuna lantzeko, kanpo erakundeekin harremana izatea garrantzitsua iruditzen zaigu (aniztasun funzionala, transgeneroa, hirugarren adina, kulturartekotasuna...) Errealitatean ipuinetan azaltzen dena gertatzen dela ikusteak ikuspegia zabaltzen eta pentsatzeko era aldatzen digu. Hori egiteaz gain, materialetan aurkitzen den informazioa egokituko genuke, gizartea aniztasunari begira oso aldakorra da, beraz, materiala aldaketa hauei egokitzea oinarrizko zerbait dela iruditzen zaigu. Bestalde, irakasleek aniztasunaren inguruan formakuntza jaso beharko lukete, gai hau ondo landu eta gai honen inguruan sortu daitezken gatazkak ebazteko. 

  Bukatzeko interesgarria iruditzen zaigu aniztasunaren gaia lantzeko ipuinez gain, filmak, antzerkiak, txontxongiloak, jolasak, dinamikak etab. egitea.

Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar