Azken sarrera

Azkeneko sarrera honetan gure ibilbideari buruzko iritziak partekatuko ditugu. 

   Lau hileko honek eskolan aniztasunari heltzeko helburu nagusia izan du. Oro har, pertsona bakoitzaren berezitasunak errespetatzeak duen garrantziaz jabetu gara. Horretan datza aniztasuna, bakoitza desberdina dela ikastean eta horrek ezer txarrik ez duela konturatzean. Egunerokotasunean lantzen den gai bat dela konturatu gara, irakasle batek klaseak ematen dituen modutik hasita, ikasgelan esertzen garen moduraino. Uste dugu aniztasuna haurrak txikiak direnetik landu beharreko gai bat dela, modu horretan, haur horiek errespetuzko giroan hezteko.

  Egia da lau-hileko honetan, modu batera edo bestera, ikasgai guztiak aniztasunaren ideia lantzen saiatu direla. Azken finean ez dago aniztasun bakar bat, aniztasun mota asko daude eta ikasgai bakoitzaren helburuak kontuan hartuta landu da hau. Modu orokorrean heldu diogu, gehienetan kasu zehatz batean zentratu gabe. Beraz, gaia lantzeko modu egokia dela uste dugu, etorkizunean aurre egin behar diogun errealitateak forma ugari izan dezakelako, eta honi heltzeko hainbat modu daudelako, horregatik garrantzitsua da aniztasunaren trataerarekiko ikuspuntu irekia edukitzea, ez baitago gida idatzirik edo formula zehatzik honi erantzuna emateko, garrantzitsuena pertsona guztiak eta haien baldintzak onartuak eta errespetatuak izan behar baitira.

   Lauhilekoan zehar izan ditugun irakasgaiei dagokionez, gehien pentsaraztera eraman gaituen eta aniztasunari buruz gehien ikasi dugun ikasgaian Eskola Inklusiboa izan da, gure ustez. Hainbat aniztasun mota ikusi ahal izan ditugu, ikaskuntza eta ikuspuntu berriak ekarriz. Gainera, ikasgaia modu gogoetatsuan heltzeko aukera izatearen ondorioz, ikasleek parte hartzeko aukera izan dute, eta, beraz, inklusioa ez ezik, praktikan jarri dute ere.

  Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutzaren ikasgaian metodologia erreflexibo bera erabili dugu. Baina bertan gizarte eta kultrurarekin zerikusia duten gaiak ikusi ditugu, beraz, ez digu gai ezberdin askori buruz hausnartzeko aukerarik eman.

   Horrekin batera, Didaktika ikasgaiak aniztasunaren beste ikuspuntu bat eman digu, batez ere hizkuntzaren ikuspegitik. Ikuspuntu hori, beharbada, ez da gehien jorratzen denetako bat, hortaz, interesgarria iruditzen zaigu hura landu ahal izatea. Adibidez, ipuinen bitartez aniztasun mota ezberdinak landu ditugu. Aniztasun horien artean gure gaiarekin (Trans haurtzaroak) bat datorren ipuinak aurki ditzakegu, hala nola, Ni Nerea naiz. 

   Ikasgai horiez gain, aniztasuna lantzeko ekitaldi desberdinak izan ditugu, hala nola, tabakalerako saioak, pausokako hitzaldia, Kike Amonarriz eta Ainhoa irakaslea. Etorritako pertsona bakoitzak aniztasuna ikuspuntu ezberdin batetik azaldu digu, adibidez, aniztasun funtzionala, hizkuntza aniztasuna...

  Momentu batzuetan galduta sentitu gara, tabakalerako saioetan adibidez, eta horrek prozesua zaildu du, bai indibidualki eta baita talde bezala ere. Bestalde, lau hileko honetan buru belarri genbiltzala egoera berri honi aurre egin behar izan diogu eta egoera honek gure formazioa zaildu du, ordenagailu baten bidez klaseekin jarraitzea ezbaitzaigu erraza suertatu.

  Bukatzeko, esan behar dugu taldekide guztiak ideia berdinean egin dugula bat: aniztasunarekiko gure ikuspuntua zabaltzen lagundu digu lau hilabete honetan zehar landutako ikasgai ezberdinak, eta horri esker etorkizunean gure ikasleekin hauek lantzeko erraztasunak izango ditugula uste dugu. Horrez gain, azken ideia bezala, aniztasunaren inguruan egindako lanketa guzti hau gure moduluko lana modu egokian bideratzeko aukera eman digu.


Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar