Buda explotó por vergüenza

Nuria Saneiro Gomez

Film-dokumental honetan, Bagtay-en historia aurkezten zaigu. Bagtay 6 urteko neska afganiarra da, zeinak bere bizilaguna alfabetoa errepikatzen ikusten duen, eta eskolara joan nahi duela erabakitzen du.

Baina eskolara iristea ez zaio batere erraza egiten, bidean oztoporik baino ez baititu topatzen: ez dauka dirurik koadernoa eta arkatza erosteko, bere lagunaren eskolan ez dute onartzen neska delako, bidean gudara "jolasten" duten haurrak topatzen ditu, eta behin eskolara iristen denean, inork ez dio kasuri egiten. 

Pelikula bere osotasunean beste errealitate bat aurkezten digu, guretzat oso ezezaguna eta urrutikoa egiten zaiguna, baina Bagtay bezala, milaka haur daude egunero eskolara joateko borrokatu behar dutenak, edota ez dituztenak ezta aukerarik, giza eskubide unibertsala den arren. Horregatik filma oso garrantzitsua den mezua transmitzen duela iruditzen zait, gure gizartean aintzat hartzen ditugun gauzak, ez daude mundu guztiaren esku, eta txikitatik hezkuntza jaso izana pribilegio bat dela erakusten digu.

Dokumentala nahiko inpaktantea dela iruditu zait orokorrean, baina bi izan dira arreta gehiena eman didaten elementuak:

Batetik, eskolako bidean topatzen dituen haurren "jolasa", eta berriz ere kakotxen artean jartzen dut jolasa baino askoz ere gehiago dela iruditu zaidalako. Haur hoien errealitatearen islada da, behin baino gehiagotan bizi izan duten egoeraren islada: gudariak hiltzen, minak lurrean, bonbardaketak, harrikatzeak... Baita ere erlijioa bertako lurraldeetan zer nolako garrantzia eta gatakazkak sortu dituen, talibanek Bāmiyān-eko Budak suntsitu izana aipatzen badute. Honek burura ekartzen dit berriz ere, gizarte honetan jaio izanagatik ditugun pribilegioak, gerra guretzat urrutiko (ez hain urrutikoa izan arren) zerbait baita, ez gure egunerokoa.

Eta bestetik neskatxoak esaten duen esaldi bat: "ez dut topatu irakatsi nahi didan inor". Asko ukitu nauen esaldia izan da, bizi duen egoera latzaz gain, kasurik egiten dion norbait ez aurkitzea gogorra egin zait, eta etorkizunean lanean gaudenean buruan eduki beharko genukeen zerbait dela uste dut, gurenaga datozten haur guztiei merezi duten arreta eskaintzeko.

Azkenik, filman esaten den azkeneko esaldia uzten dut gogoeta egiteko:

"muere, si no, no serás libre".

Página afinada por Eguzkilore talde (EHU)
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar