Buda explotó por vergüenza
Maria Plazabona Lopetegui
Hasteko esan beharra daukat pelikula asko gustatu zaitela, baina aldi berean oso gogorra egin zaitela, izan ere, badira momentu batzuk protagonistari gertatutakoak, Batkai 5 urteko neska bateri oso gogorrak direnak.
Hasieratik nabaritzen da rolen arteko bereizketa, hau da, mutilak ikastolara joaten dira eta neskak, berriz, etxeko eta seme-alaben zainketetan egiten dute lan. Batkaik eskolara joan nahi du eta bere bizilagunaren laguntzarekin batera eskolara joaten da. Eskolara iristen denean irakasleak esaten dio eskola hori mutilenan dela eta bera nesken eskolara joan behar duela; honek, bidea esaten dio eta Batkaik bidea hasten du. Bidean zehar mutil gazte talde batekin egiten du topo. Hauek gezurretazko armekin burruketetan jolasten ari dira, eta esan beharra daukat eszena hauek nahiko gogorrak egin zaizkidala, zeren eta haur hauek beraiek ikusten dutena imitatzen ari dira, beraz, haur hauek egunerokotasunean zer ikusten duten pentsatzea gogorra egiten zait. Haur hauek Batkai arrapatzen dute eta kobazulo batean sartzen dute beste 3 neskekin batera, berez, neska bakoitza arrazoi desberdin batengatik dago hor barruan eta esan beharra daukat eszena hauetan zehar jarrera matxista dexente ikusi ditudala. Hala eta guztiz ere, Batkaik ez du amore ematen eta egoera honeri haurre eginez eskola aurkitzeko bidea jarraitzen du. Esfortzu eta gogo askoren ondoren, Batkaik eskola aurkitzen du eta honekin esan nahi dut, bizitza errealean zerbait lortu nahi baldin bada esfortzuarekin eta jarraipen batekin lortzeko aukera badagoela, Batkairen kasuan argi ikusten den bezala.
Amaitzeko, esan nahi dut pelikula hau oso aproposa dela ikusteko eta norbera konturatzeko zein den errealitatean dagoen egoera, izan ere, askotan ez gara konturatzen benetan zer gertatzen den eta txorakeriataz kezkatzen garela benetan garrantzitsua denaz ohartu gabe.
