Buda explotó por vergüenza
Ohiane Rodríguez Olabarria
Buda explotó por verguenza
Pelikula-Dokumental hau bere osotasunean gogorra egin zait. Bertako protagonista Batkai da, 5-6 urtek inguruko neska bat. Trama Afganistango testu inguruan gertatzen da eta bertako emakumeen eskolaratze eskubidea zein den erakusten digu.
Pelikula hasten denetik ikusten da mutilak ikastera eta neskak zaintzara bideratzen dituztela. Batkai bere bizilagunagatik bultzatuta hasten da eskolara joateko naia izaten. Horretarako koadernoa eta arkatza behar ditu. Horiek eskura ez izanik, lortzeko izugarrizko esfortzuak egin behar ditu. Zintzoa banaiz, haur batek guretzako hain xinpleak diren bi gauza lortzeko horrelako esfortzua egin behar izana oso harrigarria egin zait.
Eskolara joateko sekulako esfortzua egiten du gure protagonistak, baina lortzen duenean beste arazo bat sortzen zaio. Irakasleak mutilen eskola dela eta nesken eskolara joateko esaten dio. Nesken delako eskola bilatzeko bidean talibanetara jolasten ari diren mutil talde batekin egiten du topo. Esan beharra dut mutil talde honek beraien inguruan ikusten dutena imitatu besterik ez dutela egiten, kontziente izan gabe noski. Halaber, oso gogorra iruditu zait umeak horrelako egoerak ikusi behar izatea eta are gehiago imitazio puntu horretaraino barneratuta izatea. Haur hauek Batkai aurkitzean berarekin hitz egiten hasten dira, lehengo koadernoa kentzen diote, eskolara joan ezin dela esanez. Hau guztia gutxi balitz momenturo egoera larrituz doa, lurrean zulo bat egin eta Batkai bertan sartzea erabakitzen dute. Eszena hauek bereziki gogorrak egin zaizkit. Horrez gai mutil talde honengan jarrera matxistak ere ikus daitezke. Baina egoera hori emanda ere Batkaik ez du amore ematen eta bere ametsa betetzeko bidean jarraitzen du, horrela ba Batkaien pelikula osoan erakutsi duen heldutasuna da gehien harritu nauena.
Aurrez esan bezala oso pelikula gogorra iruditu zait, pelikula honetan kultura horrek emakumeak nola baztertzen dituen argi ikusten da. Munduan gai honi lotutako dokumentu oso garrantzitsu bat dago, bai, UNESCO-k sortutako Gizarte Eskubideen Deklarazio Unibertsalaz ari naiz. Bertan pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzen da. Hala eta guztiz ere argi ikusten da pelikula honetan errealitateak ez duela horrekin bat egiten. Izugarria iruditzen zait gauden mendean egonik, toki askotan eskubide hori bermatu gabe jarraitzea, eta are gehiago, emakumeek, emakume izate soilagatik, eskubide hori ez izatea. Nire iritziz hezkuntza horrelako egoeretatik irteteko ezinbesteko pieza da. Hezkuntzak mundua aldatu dezakeela uste dut.
Bukatzeko esan beharra dut pelikula hau existitzen den baina ahazten dugun errealitate bat erakusteko oso interesagarri eta baliagarria iruditu zaidala. Munduan egoera honetan aurkitzen diren emakume asko daude baina gizartea bestelako arazo batzuetan zentratzen da eta honek gertutik ukitzen ez gaituenez ahaztu egiten dugu. Espero dut, noizbait, eskubide hau denena izatea.